jueves, 22 de diciembre de 2011

ARKITEKTURA-IRAUNKORRA, GLOBALIZAZIOAREN MODAZKO MAKILLAJEA

Arkitekturaren betebeharra, bere haztapenetatik, gizakiaren gotorleku izatea da, hau da, inguruarekiko babesa eskaintzea. Hori ez da, noski, arkitekturaren funtzio bakarra, baina bai garrantzitsuenetarikoa, bizitoki-eraikinei dagokionez behintzat.   
Bizitoki egokia lortzeko, ordea, arkitekturak giroaren aurrean eskeini beharreko babesak, babes-jarraitua izan behar du, barne-espazioaren mikro-klima eraldatu lezaketen gora-beherarik gabekoa. Hau da, etxebizitzak erosoa izan behar du, kanpoko klimaren aldaketen aurrean moldakorra, eta, hori lortzeko, eraiki aurretik kokalekuaren baldintza-klimatologikoak ondo ezagutu eta aztertu behar dira, horren araberako itxitura-eta eraikuntza-sistema hautatzeko.
Horregatik, lekuaren arabera, etxea eraikitzeko orduan estrategia desberdinak garatu dira munduan zehar, beren klimaren eskakizunei erantzuna emateko funtzarekin. Espainia mailan, esate baterako, oso adibide argiak dauzkagu iparraldeko eta hegoaldeko arkitektura-bernakularren ezaugarri desberdinetan: (...)
(...) Adibide horiek oso oinarrizko ezugarriak aztertzen dituzte. Badira, mundu osoan zehar, tokiko klimari egokitzeko eta etxe barruan erosotasuna lortzeko beste estrategia ugari, eta bakoitzak, etxebizitza eredu desberdina eskeintzen du.

Gure gizarte kapitalistak ordea, etxebizitzaren salmentak ematen zituen etekinez azkar jabetu zen, eta beste hainbat sektoreen globalizazioekin batera, arkitekturaren globalizazioa lortzea izan zuen helburu. Etxebizitza-tipo unibertsala lortuz gero, elementu aurrefabrikatuez eraikia, etxeabizitzaren produkzio-azkarra lortu ahal izango zuen, eraikuntzaren gastuak murriztu eta irabaziak handitzeko, eta mundu oso den merkatuari zabaltzeko. 
Bizitokia pertsonaren eskubidea izatetik, merkatuko produktua izatera  pasa zen. 

Arkitektura unibertsala-ren definizioa, eta horrekin batera, etxebizitza-tipo unibertsalaren lorpena, izan zen, hain zuzen ere, arkitektura-modernoaren ekarpen nagusienetarikoa. Izenak berak adierazten duen bezala, munduko edozein puntutan kokatu daitekeen etxebizitza-eredua da, masan produzitu daitekeena. Horrek ekar ditzakeen abantaila edo desabantaila soziologiakoei buruzko eztabaida alde batera utzita, etxearen eta inguruaren artekoerlazioaren azterketan zentratu gara textu honen garapenean.

Eraikuntza sistemen globalizazioaren ondorioz, eta eraikinen diseinu unibertsalaren ondorioz, etxeak ia enkarguz erosi daitezke, lekuaren eskakisunei erreparatu gabe: Paisaian eraikinak duen inpaktua aztertu gabe; lekuko ezaugarri-kulturalak errespetatu gabe; inguruko biztanleen behar-soziologikoei erantzun erreala eman gabe; eta, azkenik, tokiko klimaren ezaugarriak kontuan izan gabe.
Beraz, etxebizitza horrek ez du berdin funtzionatuko munduko klima desberdinetan, eta noski, gehienetan gabezia handiak aurkeztuko ditu barne espazioa ondo babestu eta girotzeko. (...)
Etxe-unibertsala-ren eraikuntzak bizi kalitatearen mailaren  murrizketa bat suposatu zuen ingurugiroarekiko egokitzapenari dogokionez.

Gaur egungo hiri-mailako arkitekturan, eraikuntza-sistema orokor eta normalizatua erabiltzen jarraitzen dugu, eta etxebizitza-tipoak aniztu diren arren, ez diogu behar bezain-besteko garrantzia ematen kokapenaren azterketari, baizik eta, momentuko moda igarokorrari, eraikuntza elementuen prezio aldaketei, edota bezeroaren apetari begiratzen diogun. Hala eta guztiz ere, (edota, horrekin batera), geroz eta bizi-kalitate maila altuago bat mantendu nahi dugu, eta beraz, etxearen konfort-maila handia nahi dugu. Bi baldintzak zeharo kontrajarriak direla argi dago. Arazo horri aurkitu diogun konponbidea teknologiaren erabilera da, bero galera, hezetasun falta edota gehiegizko beroa orekatzeko, berogailu, aire girotuzko sistema elektriko, argiztatze sistema elektriko, etabar-en bidez.
Baina, arazoaren konponbide artifizialak, arazo berriak ekarri ohi ditu. Hala gertatu da gure hirietan. Elektrizitate eta erregai-fosilen kontsumoak goraka egin du etxebizitzaren behar klimatologikoei erantzuna eman ahal izateko. Galdera nagusia da, ez ote den hori arkitekturaren globalizazioa planeatu zutenen estrategia komertziala. Hots, produktu baten salmentak besteen behar artifiziala bultzatzeko estrategia.

Edozein kasutan, eta hala bada ere, badirudi nolabaiteko kontzientzia edo beldur minimo bat hazten hasi dela gizakiaren gehiegizko kontsumoek planetan sortzen duten eraginekiko. Horrela jaio da, azkenik, denon ahotan dabilen kontzeptu sofistikatu eta berritzailea: Arkitektura Iraunkorra.


Arkitektura iraunkorra: “Energia gastu minimoa eginez konfort maila maximoa lortzeko sentsuzko diseinua daukan arkitektura mota. Horretarako, ingurugiroko baldintzek eskeintzen dituzten ezaugarriez baliatzen dena, ingurunean ahalik eta eragin gutxiena sortzen duen bitartean.”

Bitxia da ikustea, ordea, nola etxebizitza eredu berriak eta baita eraikuntza sistema berriak diseinatzeari ekin zaion, gehienetan, tradiziozko arkitetura-bernakularrari begiratu gabe. Eta askotan, Irak-eko kasuan bezala, eraikin zaharrak eraisteari ekin zaio, estrategia bioklimatikoaren manifestu izango diren eraikin berritzaileak eraikitzeko.
Galdera berdinarekin jarraitzen dugu: Ez ote den hori, produktu berriak saltzeko globalizazioaren estrategia komertziala. Arkitektura-globalizatuaren forma berria. Globalizazioaren modazko makillajea.





ARKITEKTURA ARABIARRA



Arkitektura-iraunkorra, Arkitektura-bioklimatikoa, Eko-arkitektura, TA (Teknologia-Aproposa), Diseinu-inteligentea etab. bezalako kontzeptuak, azken aldi hontan, kontzeptu-iraultzaile gisa denon ahotan entzuten dira, baina, ez dira batere kontzeptu berriak. Guzti horien helburua da energiaren gutxieneko gastua eginez konfort-maila maximoa lortzea, eraikinaren sentsuzko diseinuaren bidez; hau da, helburu nagusia, inguaren ezaugarrietara egokitzen den eraikina diseinatzea da, inguru horrek eskeintzen dituen baliabideak erabiliz eraikinaren barne espazioaren bizi-baldintza erosoenak lortzeko.

Hori izan da,  teknologia berriek arkitekturaren funtzio nagusiak ordezkatzen hasi zituzten arte, eraikuntza sistema bernakularren ezaugarri nagusia. Eta hori da, oraindik ere, lurralde azpigaratuetan bizirauten duen arkitektura zaharra; ez, soilik, etxebizitza unitateari aplikatzen zaiona, baizik eta, herri osoaren izaeran eta traman irakurri daitekeena.
Esate baterako, lurralde arabiarren herri-mailako arkitektura eredutzat hartuta, ikusi daiteke ingurugiroaren baldintza naturalek herrien erlazio-kultural, ekonomiko eta giza-azpiegituren garapenean duten garrantzia. Edozein herri arabiarreko kaleen egituraketari begiratuz gero, pentsa daiteke inolako plangintza eta sentzurik gabeko eraikinen pilaketak direla; ez  baitaukate mendebaldeko hirien kale zabal eta lerrokatuak, argi naturalaren sarrera errazteko pentsatuak daudenak.
Baina lekuko-klimaren ezaugarriak aztertuz gero, kale korapilotsu eta itxi horien arrazoi logikoa ulertu daiteke. Kaleak estuak esta ilunak dira; askotan material birziklatuzko estalki improbizatuekin itxiak, eta, bestetan, zaharrenetan alegia, ganga eta kupula dotorekin koroatuak. Kaleak iluntzeko ahalegin guzti horiek ez dira, hasiera batean pentsa daitekeenaren kontra, hautazko modu batean jarritako elementuak. Hiriak basamortuko lurralde idorretan kokatuak daude, non, eguzkiak egun osoan zehar gogor jotzen duen lurra. Ondorioz, kaleak estuak eta itxiak dira, eguzkiaren erasoa sahiesteko. Ez soilik ibiltariei itzala eskeintzeko, baizik eta, batez ere, etxebizitzen fatxadak babesteko eguzki izpien radiazioen aurrean. Azken finean, etxearen barnekaldea tenperatura baxuagoetan mantentzen laguntzeko.
Hiri horieko trazadurek ez dute arnasik hartzen, ez dute Europako hiriek dauzkaten espazio publiko ireki eta zabalak, “hiriaren birikak” deritzogunak. Arabiar hirietan, espazio publikoen ezaugarriak itxiak dira. Kanpotik barrura diseinatutako espazio zentripetoak dira, estaliak, eta, askotan, erdi lurperatuak. Horrek izaera pribatuago bat ematen dio hiriari, eta biztanleen arteko erlazioak, kaleak bezala, estutu egiten ditu.

Etxeen estalkiak lauak dira, ez baitute euriarekiko babesik behar. Hiriaren trazadura itxietako biztanleek, kota gainjarri hori osatzen duten estalkiak erabilgarriak egin dituzte.  Ikaragarria da ikustea, kale kaotiko, korapilotsu eta nahasi horien gainetik, detaile txikienarekin landutako beste hiri-geruza bat gainjartzen dela. Beste gune irekien faltaren aurrean, bertako biztanleek, guk ez bezala, hiriaren dimentsio horri etekina ateratzen ikasi diote. Eta ohikoa da, adreiluzko hiri horizontalaren gainetik, urrezko kupula, marmolezko terraza eta dorre altuak ikustea.

Baina guzti horrek, funtzio praktiko bat dauka hiria klimara egokitzeko bidean.
Bada, adibidez, hiri paisaia betetzen duten dorre sistema konplexu bat. Bagdir dorreak dira, haize-dorreak, Hego-ekialdeko arkitektura tradizionalean ohiko bereizgarriak direnak. Haize-dorre horien funtzioa, haizea jaso eta oinarrian daukaten hiri-kotara bideratzea da. Horiek dira, ain zuzen, “hiriaren birikak”.
Espazioa girotzeko elementu tradizionalak dira: Iparraldeko haizea jaso eta tximinia bidezko efektuaren bidez behera garraiatzen dute, lurpeko espazio eta sinagogetara, non, haize beroak uraren hezetasuna jasotzen duen, ondoren, espazio publikoetako gelak betetzeko.




Estrategia berdina erabiltzen dute,  etxebizitza eredu tradizionalen eraikuntzarako.
Haize-dorreak, beraz, ez dira hiriko eraikin handien gainetik ikus daitezkeen dorreak soilik; aire-girotu sistema-mekaniko naturala lortzeko eraikuntza estrategikoak dira.
Etxe arruntetan, adibidez, Irak-eko etxe tradizionaletan, ez dira dorreak, baizik eta itxitura sisteman integratutako kondukzio-bideak:
Lurralde lehorretako eraikuntza sistemak, beroarekiko inertzia termiko handiko elementuak erabiltzen ditu itxitura osatzeko. Horrek, tenperatura altuen aurrean babesten du eraikinaren barnekaldea, baina ez da nahikoa bizitokiaren konforta lortzeko beharrezkoa den gutxienezko hezetasun-erlatiboa mantentzeko. Hori lortzeko, bagdir edo haize-dorre-en sistema erabiltzen da:



Etxeak inguratzen duten azaleko itxitura horma bikoiztu egiten da, inertzia handiko bi trenkada-hormen bidez. Kanpoko hormak, barnekaldekoa babesten du eguzki-izpien radiazioez. Bi hormen tartean espazio bat usten da, aire-kamara osatzeko, eraikinaren ebaketa osoan zehar goitik-behera jarraitua dena. Aire-kamara itxitura-hormen artean dagoenez, horien inertzia-termikoa handitzeko balio du, baina hori ez da bere funtzio nagusia. Itxitura hormak, tximinia moduan, eraikinaren estalkitik gora altxatxen dira, eta tximiniek bezala, goikaldean irekidura batzuk dituzte, bi hormen arteko aire-kamaran haizea sartzeko. Hormek, beraz, aire-kamarari esker, kanpoko haizea eraikinan zehar, goitik behera bideratzen dute; etxearen haize-dorreak dira.
Horma eraikinaren sotoan amaitzen da, eta bertan, ere, irekidura edota pitzadura batzuk ditu, haizea kanporatzeko. Sotoa lurraren maila-freatikotik oso gertu dago, Irak-en maila-freatikoa oso sakonera txikian aurkitzen baita. Hori dela eta, sotoko hezetasuna eraikinaren gainontzeko espazioetan dagoena baino askoz handiagoa da. Horrez gain, haize-dorretik haizea irteten den puntu estrategikoetan ur-biltegiak kokatzen dira. Kanpotik hartutako eta hormetan zehar sotora bideratutako haize beroak sotoko biltegietako ura lurrundu eta sotoko hezetasuna hartzen du, ondoren sotoko goikaldeko lehiatila batzuen bidez eraikin osoan zehar zabaltzeko.
Haize-dorreen bidez lortutako hezetasuna denbora luzeagoaz mantendu ahal izateko, eraikina barnera begira diseinatua dago: Erdiko patio baten inguruan biltzen da, landaredia anitza daukana; landarediak, itzala eskeintzeaz gain, haize dorreetatik datorren aire hezea denbora luzeagoaz mantentzen laguntzen dute, eta giro erosoa sortzen dute. Erakinaren gela eta espazio guztiek lorategia den patio horri begira diseinatuak daude, eta, gehienetan, ez daukate kanpoko kalearenkin inolako erlazio zuzenik.

Ikus daitekeenez, arabiar lurraldeetako ustezko arkitektura kaotikoak, Europan modan dagoen Diseinu-Inteligentea, Teknologia-Aproposa eta bestelako kontzeptu “berri” guztien erabilera egiten du. Hala ere, garapenearen izenean, munduko potentzia boteretsuenek Irak-eko, Dubai-ko eta bestelako hiri arabiarren berritze lanetan, etxe zaharkituak eraisten ari dituzte, dorre altu, plaza zabal eta eraikin teknologikoak eraikitzeko. Hori bai, eraikin guztiak arkitektura iraunkorra aplikatuko dute, herrialde azpigaratuei energia aurrezteko eredua emateko.



Bibliografia:



sábado, 17 de septiembre de 2011

Las ciudades y los sueños

Me gusta vivir en el último piso porque cuando quiero desaparecer, lo único que tengo que hacer es salir a la terraza, amontonar un par de sillas, que nunca han sido usadas como tal, y sin que nadie lo sepa, trepar por la pared hasta llegar al tejado. Me siento en la chimenea y entonces, la ciudad que parecía ahogarme se transforma.
 Se convierte en un paisaje árido en el que rara vez se encuentra vida humana. Resulta extraño descubrir que el mundo en el que vives es pura fachada, y que todos los volúmenes que antes se levantaban imponentes sobre ti, tienen aquí otra cara. Una cara desconocida, no por estar oculta ¡al contrario! Si no porque está expuesta a una dimensión a la que raramente nos asomamos. Es por eso que los edificios se muestran aquí tal y como son, sin adornos ni pretensiones que escondan la miseria o la riqueza de lo cotidiano, pues no llegan hasta aquí las normas que distingan tales juicios.
Sentada sobre la chimenea, la ciudad que antes resultaba fria y extraña adquiere colores ocres, rojizos, sepias, colores marrones que se refugiaron en los tejados y  aun hoy sobreviven de otras épocas.
Entonces, pierdo la noción del tiempo y del espacio. Desaparecen los muros, los coches, e incluso las calles que obligaban a ha sequir su recorrido. Desaparece el estrés, la prisa por llegar a algún lado, desaparece incluso el movimiento. La única señal de que el tiempo sigue su curso es ver que el sol se va alejando, y sentir que poco a poco, el paisaje que observo se difumina.
A partir de este punto ya no es conveniente permanecer aqui mucho más tiempo. Pues es por los tejados por donde sueñan las ciudades, y si de no volver pronto a tierra nunca se está seguro de a donde te llevarán.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Aarhus, Dinamarca.


EREÑOKO HARROBIAREN BERRAKTIBAZIOA

  Harrobia berriro ere martxan jartzeko, harrizko eskultore bati harria uztiatzeko baimena eman zaio. Honek, bere produktuak lantzeko tailerra bertan jarri du, hala nola, bere obra ezagutarazteko arte galeria.
  Horrez gain, lanari etekin gehiago ateratzeko, harria lantzeko fabrika edo nabe bat ere zabaldu du, artistikoak ez diren enkarguak ere merkatuan saltzeko.Nabe hau arte galeriaren parte izango da, horrela, exposizio aktibo bat zabalduz, hau da, bisitariak fabrikazio prozezua ikusteko aukera izango du eta tailerretan parte hartu.
 Gainera, nabeak espazio zabala eskaintzen du hitzaldiak edota aktuaziok antolatzeko, galeria ezagutarasteko erabili daitezkenak.






miércoles, 1 de junio de 2011

MURUETAKO TAILER ESKOLA

Muruetako "materialen berrerabilpenerako tailer-eskolan" eta baldatikako nuklea berpizteko "nekazaritzarako hotel aktiboan" eraikuntza sistema bera erabili da; palé birziklatuzko moduluak.
Baina bietan erabilera desberdinak izanik, zenbait eraldaketa aplikatu dira. Hotelerako erabilera rustikoago bat izanik, bizileku minimorako moduluak bilakatu dira.